Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, eta euria egin dezake. Hodei horiekin batera elurra etorriko da. Hori dela eta, gaur zein larunbaterako abisu horia eman du Euskalmetek: gaur elur kota 600-800 metro inguruan kokatu daiteke. Eolok iparretik egingo du ufa, eta tenperaturak, logikoa denez, amilduko dira elurrarekin batera: Gasteizen 2 eta 7 gradu artekoa izango da, baina sentsazio termikoa –1 gradukoa izan daitekeela kalkulatu dute.
Bihar antzeko giroarekin jarraituko dugu, eta elur kota 500 metrora iritsi daiteke. Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, zaparrada txiki edo ertainak botatzeko aukerarekin. Trumoi ekaitzak eta txingorra ere batu daitezke ospakizunera. Igandean, goizean goiz lainoa ager daiteke, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Elur kota 500-700 metroan mantenduko da. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 0-9 eta 0-8 gradu arteko alde termikoa izango dugu, larunbateko sentsazioa –2 gradukoa izatera iritsi badaiteke ere.