Zeru oso hodeitsuekin jarraituko dugu; batez ere egunaren lehenengo partean euria bota dezake, gainera. Ipar edo ipar-mendebaldeko haizea izango dugu, nahiko ahul. Elur kota 700 metrora jaitsi daitekeela dio Euskalmetek, eta termometroa Gasteizen 2 eta 9 gradu artean egongo da.
Antzeko giroa errepikatuko da ostiralean, zeru nahiko hodeitsuekin. Zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake, ipar osagaiko haize ahul-biziekin batera. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, 1 eta 7 gradu artean kokatuz. Elur kota, berriz, 600 metroan egongo bide da.