EHUk gaitzetsi egin ditu Arabako Campusean izandako gertakariak

Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 17:40

Suteen alarmak piztu, eta eraikinak hustu behar izan dituzte. Argazkia: EHU

Lau eraikin hustu behar izan dituzte ke poteen ondorioz.

Martxoaren 13rako deituta dagoen grebaren harira, gaur goizean hainbat ikaslek ke poteak bota dituzte Arabako Campuseko ikastegi guztietan, eta lau eraikin hustu behar izan dituzte. Gertakarion aurrean, errektoretza taldeak bere gaitzespena adierazi du: "Hau ez da bidea".

Barruan bota dituzten ke poteen ondorioz, 12:00ak aldera, suteen alarmak piztun dira, eta eraikinak hustu behar izan dituzte. "Babesten dugu ikasleek beraien aldarrikapenak plazaratzea unibertsitatean, baita horretarako beharrezkoak diren komunikazio bideak baliatzea ere, betiere modu baketsuan eta errespetuzkoan egiten bada. Gaurko ekintzek ez dituzte oinarrizko parametro horiek bete, eta larritzat jotzen dugu ke poteen erabilera", salatu du errektoretzak ohar batean.

"Errespetuan, zaintzan eta ondasun publikoen erabilera arduratsuan" ardaztutako komunitate aktibo eta aldarrikatzailea sustatzeko nahia eta konpromisoa plazaratu du unibertsitateak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago