Eguraldia txarrerako joko badu ere, gaurkorako gutxieneko menia bat espero izatekoa da, meteorologoek diotelako egunaren erdiko orduetan bederen giro eguzkitsua izango dugula. Arratsaldearekin batera, ordea, egunak berriro iluntzera joko du. Egun osoan zehar hegotiko haizea izango da gehien gailenduko dena. Termometroetan, 4 eta 14 gradu arteko aldea iragarri dute.
Ostegunean, berriz, zerua hodeitsu egongo da, batez ere arratsaldean. Egun osoan zaparradak izateko arriskua egongo da, baina nabariagoa izango da egunaren bigarren zatian. Goizean haizea hegoaldeko osagaian mantenduko da, baina iparretik joko du arratsaldean. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira, 3 eta 8 gradu artean. Egunaren amaierarako, elur kota 800 metroan kokatuta egongo da.