Aldaketa igartzen hasiko da, eta, ondorioz, atzoko eguzkia alde batera utzi eta zerua oso hodeitsu egongo da gaur. Noizbehinka zaparradak botako ditu. Eolok hegotik egingo du ufa goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Termometroetan, minimoak 6 graduan egongo dira, eta 13 graduan, maximoak.
Bihar eguerdian menia pixka bat izango dugu, giro eguzkitsua izango dugulako. Ez da izango, ordea, luze joko duen kontua. Arratsaldearekin batera hodeiak berriro sartzen joango dira, eta ura ere bota ahalko du. Oraingoan, haizea nahiko egonkor mantenduko da, gehienetan hegoaldetik arituz. Alde termikoa pitin bat handituko da, 4 eta 14 gradu artean kulunkatuz.