A-1 autobidea itxiko dute gauez aste honetan, Burgosko noranzkoan

Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 14:25

Hiru gauez egongo da moztuta autobidearen zati bat. Argazkia: AFA

Argantzon eta Armiñongo lotuneen artean moztuta egongo da errepidea, martxoaren 11tik 14ra, 22:30etik 05:30era.

Aste honetan zehar A-1 autobidearen zati bat moztu egingo dute gauez, Armiñongo lotunea handitzeko eta hobetzeko obrek behartuta. Seinaleztapen atari berriak jartzeko eta erdibitzailean lanak egiteko erabiliko dute geldialdia.

Burgoserako noranzkoan izango da mozketa, Argantzon eta Armiñongo lotuneen artean. Martxoaren 11, 12, 13 eta 14an izango dira mozketak, 22:30ak eta 05:30ak artean, astearte gauean hasi eta ostiral goiza arte, hiru gauetan zehar. Zirkulazioa CL-127 eta N-1 errepideetara bideratuko dute tarte horretan.

Erabili beharreko bide berriak adierazita egongo dira, eta seinaleztapen langileek indartuko dute informazioa, ibilbide alternatiboen hiru lotuneen norabide aldaketak jakinarazteko. Jakinarazi dutenez, aurreikusitako lanak egin bitartean ezingo da garraio berezirik ibili A-1 autobidearen tarte horretan, Irun-Madril noranzkoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago