⛅ EGURALDIA

Argi, baina iluntzeko joeran

Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostarteekin hasiko bagara ere, pixkanaka hodeitza handituko da, bihar estalita geratu arte.

Hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da asteleheneko zerua, erdi eta goi mailako hodeiekin. Gau partean, ordea, hodeitzak handitzera joko du, eta euri txikia egin lezake. Hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, bolada gogorrekin. Elur kota 1.300 metrora jaitsi daiteke. Tenperaturei dagokienez 2 eta 14 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.

Asteartea goibelago esnatuko bide da, oso hodeitsu edo estalita geratu baitaiteke. Haizea bezperaren berdinetan ibiliko da. AEMETen arabera, euria egingo du, eta, bereziki arratsaldean, izaera trumoitsua har dezake. Alabaina, minimoek zertxobait hobera egingo dute, eguneko alde termikoa 4 eta 13 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago