Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu gaur, eta arratsaldetik aurrera, gainera, euria egin dezake. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haize indartsua izango dugu: momentuz, bai gaur zein biharko, abisu horia eman dute, haizeagatik. Oro har, 100 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen ufadak aurreikusi dituzte haizeguneetan, eta 70-80 km/h ingurukoak haizegune izan ohi ez diren tokietan. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 8 eta 15 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Asteburuari begira, egoera ez da asko aldatuko, bai larunbat zein iganderako zeru hodeitsuak eta zaparradak iragarri dituztelako, batez ere larunbatean. Igandean, berriz, hodeitza ez da horren trinkoa izango. Larunbatean tenperaturak antzera mantenduko dira, 8 eta 14 gradu artean, baina iganderako jaitsiera nabarmena espero izatekoa da, 2 eta 14 gradu arteko tenperaturekin.