Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak! da aurten Euskal Herriko mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioetako leloa. Feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eraman beharra aipatu du mugimendu feministak: "Feminismoa ezinbesteko mugimendua baita eraldaketarako proposamen integralak egiteko: feminismo antirrazista, antikolonialista, antikapitalista eta antiklasista". Horregatik, askotariko esplotazio eta zapalkuntza egoerak salatuko dituzte Martxoaren 8an. Deialdian, zehazki, hiru ardatz nagusi nabarmendu dituzte: indarkeria matxista, krisi ekosoziala eta migrazio politikak.
Testuinguru horretan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko mugimendu feministak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:
GASTEIZ
- Gasteizko Mugimendu Feminista: 12:30ean, aterako da manifestazioa, San Anton plazatik, eta hiriko toki desberdinetatik igarotzean hainbat kolektiboren aldarrikapenak batuko dira manifestaziora: Harramazka, ATHCA elkartea, Erroldarik gabe izaterik ez taldea, Araba Bizirik, Emakumeok Gerraren Aurka, Setem, Pentsionistak, Afrikako Emakumeak, eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuak.
- Itaia: 18:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik, Matxismoaren aurrean,emakume langileok borrokara! lemapean.
AIARALDEA
- Amurrio: Amurrioko Emakumeon Sarearen deialdia. 13:00etan, manifestazioa.
- Laudio: Avillo, Solastiar eta Etawasol emakumeen elkarretaratzea. 12:00etan, Herriko Plazan.
- Artziniega: 11:00etan, bankuetan esaldiak idaztea; 12:30ean, topaketa frontoian. 13:00etan, hitzaldia: Ramadán desde una mirada femenina.
- Okondo: 13:00etan, kontzentrazioa.
AÑANA
- Pobes: 13:00etan, batukada feminista antolatu dute, Frontoiaren plazan.
- Zanbrana: 17:00etan, kalejira.
ARABAKO ERRIOXA
- Villabuena, Arabako Errioxako Mugimendu Feministak deituta: 12:00etan, eskualdeko emakumeei omenaldia egingo diete; 13:30ean irakurriko dute manifestua; 15:00etan herri bazkaria izango dute; eta 18:30ean kontzertua izango da.
- Oion: Manifestazioa deitu du udalak, 20:15ean. Ondoren, 21:00etan, herriko plazan, manifestua irakurriko dute, eta trikipoteoarekin amaituko dute eguna.
GORBEIALDEA
- Aramaio: 10:30ean, Kultur Etxean, herria aldarrikapenez apaintzeko hitzordua, eta ordu berean, gosari tertulia jubilatuen elkartean; 12:30ean, iturri poteoa plazan; eta 14:30ean, emakumeen bazkaria.
LAUTADA
- Agurain: manifestazioa, 18:30etan San Juan plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.
- Asparrena: elkarretaratzea, 12:30ean Herriko Plazan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.
- Dulantzi: bazkari herrikoia. 13:00etan.
- Zalduondo: bazkari herrikoia. 14:30ean.
TREBIÑU
- Argantzon: Txingoka elkarteak, Uda Batuk eta Arganzon Gurasoen Elkarteak kontzentrazioa deitu dute, herriko plazan, 13:30ean
Zure herriko mobilizazioen berri eman nahi badiguzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.