Zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta noizean behin euria egin dezake. Horrez gain, abisu horia eman dute, haizeagatik: eguerdira arte hego-ekialdeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura har dezakete mendian, eta 60-80 km/h ingurukoak haizegune ez diren tokietan. Tenperaturak 7 eta 14 gradu artean mugituko dira Gasteizen.
Biharko antzeko iragarpena egin dute, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin, eta euria egiteko aukerekin. Haizeari adi egin beharko zaio, hegoaldeko edo hego-ekialdeko haize bolada gogorrak izango ditugulako. Alde termikoari dagokionez, tenperaturak 9 eta 14 gradu artean mantenduko dira.