⛅ EGURALDIA

Ostarteak, baina hodeitzeko joeran

Erredakzioa 2025eko martxoaren 5a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzokoaren bidetik, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, haize bolada gogorrekin.

Asteazkenarekin batera, hodeiak tarteka agertuko dira. Haizeari dagokionez, hego-ekialdetik ariko da, eta batez ere eguerditik aurrera bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, batez ere maximoetan igarriko da aldaketa, 8 eta 15 gradu arteko aldea izango dutelako Gasteizen.

Ostegunean okertzera egingo du, Euskalmeten arabera zerua oso hodeitsu egongo baita, eta noizbehinka euria bota dezakeelako. Haizea bere horretan geratuko da, hego-ekialdeko osagaian finkatuta, eta bolada gogorrekin. Horrek guztiak maximoetan eragina izango du, eguneko alde termikoa 8 eta 13 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago