⛅ EGURALDIA

Iluntzera joko du

Erredakzioa 2025eko otsailaren 28a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Momentuz Eguzkia ikusi ahalko dugun arren, asteburuan hodeitza handituko da.

Goizean lainoa izango dugu, eta, Euskalmeten arabera, zerua hodeitsu egongo da egun osoan zehar. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du apur bat —1 eta 12 gradu arteko alde termikoa izango dugu– eta zenbait lekutan izotz txikia egin dezake.

Larunbat zein igande goizean berriro ere lainoa izango dugu. Larunbatean zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta noizbehinka euri txikia egin dezake. Igandean, berriz, zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu geratuz. Noizbehinka eta han-hemenka euri txikia egingo du. Berriz ere, zenbait lekutan izotz txikia egin dezake. Tenperaturei dagokienez, oro har, beheranzko joeran mantenduko dira: larunbatean 1 eta 9 gradu artean mugituko da galinstanoa, eta 0 eta 8 gradu artean igandean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago