Lanbro eta lainoekin dator asteazkena, eta lehen orduetan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Arratsaldetik aurrera, baina, erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira. Elur kota 1000 eta 1200 metro artean egongo da, eta norabide aldakorreko haize ahula arituko da. Aspaldiko partez 0 graduren langara iritsiko da tenperatura minimoa, eta 14 gradura igoko da gehienez.
Biharko, badirudi aldaketa finkatuko dela, Euskalmeten arabera zeru oso hodeitsuak izango ditugulako, batez ere goizean, eta litekeena da euri txikia egitea. Ondoren, hodeitza gutxituko dela diote honetaz dakitenek. Eolo nahiko alfer mantenduko da, hegoaldetik indar askorik gabe ufa eginez. Tenperaturetan, ez da aldaketa handirik egongo, 2 eta 13 gradu arteko aldea izango dugulako.