Aldaketa gurean geratuko da gaurkoz, eta zerua oso hodeitsu egongo da. Hodeiekin batera, euria etorriko da. Eolok ipar-mendebaldetik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 3 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar goizean zeru hodeitsuak mantenduko dira. Euskalmeten arabera zaparrada txikiak bota ditzake, baina AEMETek ez du horrenbesteko aukerarik ikusten. Arratsalderako zertxobait hobera egingo du. Haizea ipar-mendebaldeko osagaian mantenduko da, ahul bizi. Tenperaturetan, minimoetan igarriko da aldaketa gehiena, are gehiago jaitsiko direlako: 1 eta 13 gradu arteko aldea izango dugu.