⛅ EGURALDIA

Aldaketa, abiatzear

Erredakzioa 2025eko otsailaren 24a

Argazkia: SAIOA PEREZ DE MUNIAIN

Ostarteak ikusiko ditugun arren, egunak aurrera egin ahala gero eta hodei gehiago izango ditugu.

Gaur hodeiak eta ostarteak izango ditugu, erdi eta goi mailako hodeiekin; egunak aurrera egin ahala hodeitza trinkotuko da, eta gauarekin batera euria etorriko dela diote meteorologoek. Eolok hegotik egingo du, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, ez da aldaketa handirik espero, Gasteizen 5 eta 17 gradu arteko aldea izango dutelarik.

Asteartean aldaketak segida izango du, eta zaparradak izango ditugu noizean behin. Oraingoan haizea ipar mendebaldetik ariko da, bolada gogorrekin. Giro askoz freskoagoa izango dugu, 2 eta 13 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago