Peeter Sionen 'Judit eta Holofernesen historia bat' aurkeztu dute

Erredakzioa 2025eko otsailaren 21a

Flandriar eskolako lanen artean, kobre xaflen gaineko sei margolan ikus daitezke Arte Ederren museoan.

Peeter Sionen (Anberes 1624-1695) Judit eta Holofernesen historia bat erakusketa paratu dute Arabako Arte Ederren museoan, iraila bitartean izango dena. Bilduma osatzen duten flandriar eskolako lanen artean, kobre xaflen gaineko sei margolan daude, Bibliako Itun Zaharreko Judit eta Holofernesen kontakizuna deskribatzen dutenak.

Horietako batzuk Sionek berak sinatu zituen, eta bere hiriko margolarien San Lukas Gremioan Frans van Lanckveeldten ikasle izen emanda ageri da 1636an. Geroago Gremioko maisua izan zen 1649tik 1650era bitartean eta bertako dekanoa 1682tik 1683ra bitartean. Willem Forchondt margolari eta enpresari artistikoaren tailer garrantzitsuan lan egin zuen.

Bere produkzioaren zati handi bat merkatu espainiarrera eta kolonia amerikarretara bideratu zuen, Sevillako portuaren bitartez lehenik eta Cadizkoaren bitartez ondoren. Izan ere, Espainian daude Sionen lan ezagun gehienak, baita kobre, taula eta beste margolari flandestar barroko askoren mihisearen gainean egindako beste hamaika ere. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago