Hodei askorekin esnatuko da ostirala, eta azken orduetan, gainera, euria egingo du. Hego-ekialdeko haizeak bolada gogorrak izango digu, batez ere egunaren erdialdean. Termometroetan, tenperaturei gozotasunari eutsiko diote, Gasteizen 8 eta 15 gradu arteko aldea izango dutelarik.
Antzeko giroa mantenduko da larunbat goizean, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak zabaltzen joango dira. Arratsaldean, ordea, zaparradaren bat bota lezake. Igandean, laino eta lanbroak izango ditugu, baina, oro har, giro eguzkitsua geratuko da. Arratsaldean, berriz ere, hodeiak ugaritzen joango dira. Tenperaturei dagokienez, minimo freskoak izango ditugu, 4 graduan hasita. Maximoetan, larunbatean 13 gradura eta igandean 16 gradura iritsiko da.