Atzo bezala, gaurko eguna ere goizean goizeko lanbro eta lainoekin hasiko da, eta, ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Eolok hego osagaian finkaturik jarraituko du, eta tenperatura nahiko gozoak mantenduko dira momentuz, 5 eta 19 gradu arteko aldean.
Ostiralak bestelako itxura hartuko du, hodeiak nagusituko direlako, eta, azken orduan, euria egin lezakeelako. Haizea, bezperan bezala, hegotik ariko da, baina bolada gogorragoak izango ditu. Termometroan ere nabarituko da aldaketa, alde termiko eskasagoa izango baitute hiriburuan: 8 graduan hasi eta 16 graduraino.