⛅ EGURALDIA

Datozen 48 orduak, antzera

Erredakzioa 2025eko otsailaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Antzeko agertokia izango dugu gaur zein bihar: behin lainoa altxatuta, hodeiak eta ostarteak izango ditugu.

Laino eta lanbroekin esnatuko zaigu asteazkena, eta, ondoren, hodeiak eta ostarteak geratuko dira. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira horiek. Batez ere egunaren lehenengo partean haizeak bolada gogorrak izango ditu, gehienetan hegoaldetik. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik espero, eguneko alde termikoa Gasteizen 7 eta 18 gradu artekoa izango baita.

Antzeko norabidean joango da osteguna, goizean goiz lainoa agertuko delako, eta ondoren ere zerua antzera geratuko baita. Eolok ere ez du izango aldatzeko gogo handirik, eta hego osagaian geratuko da. Termometroetan, alde termikoa zertxobait zabalduko dela ikusi ahalko dugu, 5 graduan hasi eta 19 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago