⛅ EGURALDIA

Udaberri mina

Erredakzioa 2025eko otsailaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zein bihar. Otsaila izateko, tenperatura nahiko altuak izango ditugu.

Gaur zerua partez hodeituta egongo da —Euskalmeten arabera, oso hodeitsu egongo da, baina Eguzki dotorea eta "Oskarbi" handi bat paratuta dute iragarpen ilun horren alboan—. AEMETen arabera, goi mailako hodeiak izango dira. Arabako hegoaldeko zenbait tokitan, gainera, lainoguneak eta behe hodeiak agertuko dira. Hego-ekialdeko haizea izango dugu, bolada gogorrak izango dituena. Tenperaturen tartea nahiko zabala izango da, baina erabateko hotzetik aldenduta: Gasteizen 5 eta 17 gradu arteko aldea izango dute –Euskalmetek 7 eta 11 gradu artekoa ematen du—.

Biharko, goizean goizeko laino eta lanbroak errepikatuko dira, eta hodeiak eta ostarteak izango ditugu berriz ere. Hego haizea arituko da. Tenperaturek pixka bat gorago egingo dute, 7 graduan hasi eta 18 graduraino —7 eta 12 artekoa, Euskalmetek—.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago