⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, Lorenzo ikusgai

Erredakzioa 2025eko otsailaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean goizeko lainoak desagertzen direnean egun eguzkitsua geratuko da. Bihar, berriz, aldaketa dator.

Goizean lanbro eta lainoak izango ditugu, baina arratsaldean giro eguzkitsua berreskuratuko dugula dio Euskalmetek. Eolok hegoaldetik egingo du ufa, baina ez du aparteko indarrik izango. Termometroari so eginez gero, egunean zehar 5 eta 15 gradu arteko alde termikoa ikusiko dugu.

Bihar, berriz, grisago esnatuko zaigu, zeru hodeitsuak izango ditugularik. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Haizeak hego-ekialdeko osagaian ufa egingo du, bezperan baino dezente indartsuago, gainera. Tenperaturak ia-ia berdinetan ibiliko dira, alde termikoa 5 eta 16 gradu artekoa izango baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago