⛅ EGURALDIA

Gora eta behera

Erredakzioa 2025ko ots. 13a, 08:38

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egunaren erdiko orduetan egongo da Eguzkia ikusteko aukera gehien, goizean eta gauean hodeitza izango dugulako.

Lanbro eta lainoekin esnatuko da osteguna. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Goizean zehar, baina, hodeitzak gutxitzera egingo du. Gau partean, berriz, beste behin ugaritzen hasiko dira, eta ordu horren bueltan euri txikia egin dezake. Eolo aldakor ibiliko da: goizean mendebaldetik egingo du ufa, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturen tartea 2 graduan hasiko da hiriburuan, eta 12 gradura baino ez da iritsiko. Izotzari adi egon beharko zaio, beraz.

Erdi eta goi mailako hodeiekin etorriko da ostirala, baina, oraingo honetan ere, orduek arrera egin ahala gutxitzera joko dute. Goizean ekialdeko osagaia izango du haizeak, eta arratsaldean iparretik egingo du ufa. Tenperatura maximoak dezente igoko dira, 4 graduan hasi eta 17 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago