Asier Gonzalez Casado ikertzailearen Araba ipar-mendebaldeko euskara Gorbeia inguruko testigantzen argitan izeneko proposamenak jaso du aurtengo Henrike Knörr beka nagusia, Arabako Aldizkari Ofizialak gaur jaso duenez. Gonzalez Casado doktoretza aurreko ikertzailea da EHUko Letren Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak zentroan. Aurretik, ikertzaileak Urigoitiko hiztegitxoari buruzko lan bat argitaratu du, eta Orozkoko euskara ere landu izan du bere jarduera akademikoan.
Bigarren saria Diego Lapuente Pallesek eskuratu du, Gasteizko campuseko ikasle gazteen euskarazko hizkuntza-sozializazioa: ikerketa-proposamena izeneko proposamenarekin. Bi proposamenek 2.000 euroko laguntza bana jasoko dituzte.