Asteazken goibela izango dugu, goizean bederen. Izan ere, lehen orduetan euria mantenduko da. Eguerditik aurrera hodeitza gutxitzen joango da, baina zaparradaren bat ere bota dezakeela dio Euskalmetek. Eolo gehienetan mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik ariko da, baina ez du aparteko indarrik izango. Hiriburuan 4 eta 10 gradu arteko aldea izango dute.
Lainoekin hasiko da osteguna, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsalderako, beste behin, horiek gutxituko bide dira, baina gauarekin batera berriro izango ditugu, temati. Hodeitza dagoenetan euri txikia egin dezake. Eolo aldakor arituko da, goizean mendebaldeko osagaia hartuz eta arratsaldean iparraldean finkatuz. Tenperaturak antzera ibiliko dira, eguneko alde termikoa 3 eta 12 gradu artekoa izanik.