Goizean goiz eta egunaren azken orduetan zeru hodeitsuak espero dira, baina egunaren erdiko orduetan ostarteak ere izango ditugu. Hodeitsu dagoen orduetan baliteke ere euri txikia egitea. Eolo hegotik ariko da, ahul bizi, baina bolada gogorrak izango ditu, bereziki haizeguneetan. Termometroetan, 7 eta 14 gradu arteko aldea izango dugu.
Asteazkenak zeru oso hodeitsuak emango dizkigu. Bereziki egunaren hasieran eta amaieran, gainera, euria izan dezakegu. Haizea bezperaren bidetik joango da: hegoaldetik, eta, gehienetan, ahul-bizi, baina bolada gogorrak ere izango ditu. Tenperaturek dezente jaitsiko dira, eguneko alde termikoa 3 eta 11 gradu artean baino ez baita mugituko.