⛅ EGURALDIA

Gaurkoz hodeitza geratuko da

Erredakzioa 2025ko ots. 10a, 08:25

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere goizetan zeru ia-ia estaliak izango ditugu. Astearte arratsaldetik aurrera hobera egingo du.

Zeru oso hodeitsuekin ekin beharko diogu aste berriari. Batez ere goizean ia zerua estaltzeraino bilduko dira hodeiak. Gainera, euri txikia egin dezake. Hegoaldetik ufa egingo duen haizea izango dugu. Gehienetan ahula izango da, baina noizean behin bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturei dagokienez, hiriburuan 2 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Antzeko agertokiarekin esnatuko zaigu asteartea, batez ere goizean zerua oso hodeitsu egongo baita. Orduek aurrera egin ahala, baina, horiek gutxitzera joko dute, eta tarteka hodeitsu baino ez da egongo. Inoiz euria egin badezake ere, txikia izango bide da. Haizea bezperan baino zakarrago ibiliko da, baina hegoaldeko osagaian mantenduko da gehienetan. Tenperaturek zertxobait egingo dute gora, eguneko tartea 6 eta 15 gradu artean geratuko delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago