⛅ EGURALDIA

Eutsiko dio

Erredakzioa 2025eko otsailaren 5a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Izotza eta tenperatura baxuak izango ditugu. Gainerakoan, giro eguzkitsua gailenduko da.

Goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira, eta bereziki hegoaldean hodei gutxi izango ditugu; egongo diren bakarrak goi mailakoak izango dira. Eolo ahul eta aldakor ibiliko da –gehienetan ipar osagaikoa–, baina batez ere arratsaldean gogotsu ariko da, bolada gogorrekin. Zenbait tokitan izotza espero da. Atzo bezala, goizeko hamarrak arte abisu horia ezarri dute, muturreko tenperaturengatik eta izotza arriskuagatik: 0 eta 12 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Beste behin lanbro eta lainoekin hasiko da eguna, eta, ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Eolok iparraldetik botako ditu bere ufadak. Momentuz ostegunerako abisurik eman ez duten arren, litekeena da gaurko abisua errepikatzea, antzeko tenperatura baxuak eta izotza espero baitira: hiriburuan 1 eta 12 gradu arteko tenperaturak izango ditugula iragarri dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago