Goizean goiz zein egunaren amaieran ere lainoa izango dugu. Arratsalderako, ordea, giro eguzkitsua nagusituko da. Eolo hegoko osagaia izango du goizean, baina arratsaldean iparraldetik egingo du ufa. Goizeko hamarrak arte indarrean dago tenperatura baxuengatiko abisu horia: 1 eta 14 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Antzeko giroa ekarriko digu asteazkenak: goizean, lainoak agertuko dira, baina arratsalderako garbi geratuko da, giro eguzkitsua nagusi izango delarik. Eolo ipar osagaian geratuko da egun osoan, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Bezperan bezala, 10:00ak arte abisu horia dago, hotza eta izotza direla eta: 1 graduan hasi eta 12 gradura baino ez da igoko galinstanoa.