⛅ EGURALDIA

Hotz, baina garbitzerako bidean

Erredakzioa 2025ko ots. 3a, 09:21

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura baxuak mantenduko dira, baina hodei gutxiago izango ditugu datozen orduetan.

Lanbro eta lainoarekin hasiko da astea. Oro har, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsalderako hodeiek gutxitzera egingo dute. Haize ahul eta aldakorra izango dugu. Gauean eta goizean goiz —goizeko hamarrak arte— abisu horia egon da, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Gasteizen 1 eta 11 gradu arteko aldea espero da.

Bihar lehen orduetan lanbroa eta lainoak errepikatuko dira, baina ondoren zerua hodei gutxirekin geratuko da. Eolok hego-mendebaldetik egingo du, baina ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du arratsalderako; beti ere, ahul-bizi arituko da. Tenperatura minimoak nahiko baxu mantenduko dira, 1 graduan. Maximoak, berriz, 14 gradura iritsiko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago