⛅ EGURALDIA

Asteburuan, bide beretik

Erredakzioa 2025ko urt. 31a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Astean izan dugun giro goibelak segida izango du asteburuan. Tenperaturak nahiko baxu mantenduko dira.

Atzoko egunekoaren antzekoa izango da gaurkoan ikusiko dugun agertokia: zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta euri pixka bat egin dezake. Eolori dagokionez, ipar osagaiko haize ahul bizia izango da nagusi. Hotza nabaritzen jarraituko dugu, eguneko tartea Gasteizen 1 eta 9 gradu artekoa izango baita.

Larunbata zein igandea, biak ala biak antzera garatuko dira: lanbroa eta lainoa sortuko da goizean, eta, ondoren zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Orduek aurrera egin ahala are hodeitsuago geratuko da, eta han-hemenka euri txikia egingo du. Zenbait tokitan izotza agertu daiteke, baina momentuz ez dirudi elur kota 1.000 metroren langatik gora jaitsiko denik. Haizea, oro har, ahul bizi ibiliko da, baina bolada gogor batzuekin. AEMETen arabera, larunbatean 1 eta 9 gradu arteko aldea izango dugu. Igandean, berriz, are hotzago ibiliko da eguna, 0 eta 7 gradu arteko alde termikoarekin.

Iturria: araba.eus

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago