Amarika aretoak, garai batean arte garaikidean erreferente izan zen erakusketa espazioak, bere ateak itxiko ditu. Hala jakinarazi du Arabako Aldundiak. Horren ordez, ekintzailetzara bideratutako espazio bat paratuko dute bertan. "Hemen bilduko dira lurraldean eragileek ematen dituzten ekintzailetza-zerbitzuak, eta haiekin batera lan egingo da bideratze espezializatu baterako".
Gune hori lurraldeko ekintzaile guztientzat egongo da irekita, azaldu dutenez, baita Arabako ekosistema ekintzailea osatzen duten eragileentzat ere. "Bertan balio erantsi handiko zerbitzuak emango dizkiegu enpresa ideia errealitate bihurtu edo berrikuntza prozesuetan aurrera egin nahi duten pertsonei eta taldeei". Proiektuak bizkortzea, networking-ekitaldiak, enpresen aurkezpenak, finantzaketa txandak eta bestelakoak izango dira honetan.
"Horrela, zerbitzu berriak ematea eta startup eta enpresen sarearen eskura baliabide berriak jartzea lortuko da, hazten eta sendotzen laguntzeko". Azken batean, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa topagune bat izateko asmoz sortu dute, Arabako ekosistema ekintzaile osoaren topagune bat.