⛅ EGURALDIA

Aldaketa askorik ez

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Azken egunotako joerari eutsiko diote asteazkenak eta ostegunak, giro nahasiarekin.

Atzoko itxura berdinean esnatuko zaigu asteazkena, zeru hodeitsuekin, eta noizbehinka euria egiteko aukerekin. Eolok indartsu jarraituko du, eta, hori dela eta, abisu horia mantendu dute: haizeguneetan hego mendebaldetik etorriko diren boladek 100 km/h hartu dezakete. Tenperaturek hotz jarraituko dute, eguneko alde termikoa hiriburuan 3 eta 10 gradu artean egongo baita.

Ostegunak ez du tankera aldatuko, eta hodeitsu segituko du, zaparrada txikiak edo ertainak botatzeko arriskuarekin. Haizeak oraingoan ipar osagaia hartuko du gehienetan, eta oso bolada indartsuak hartuko ditu. Termometroei dagokienez, minimoen inguruan pilatuko dira tenperaturak, oso alde termiko txikia izanik: 4 eta 6 gradu artean baino ez dira ibiliko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago