Alzheimerra diagnostikatu diotela iragarri du Juanjo Mena orkestra zuzendari gasteiztarrak. Bideo batean egindako adierazpen batean 59 urteko musikariak azaldu duenez, "hainbat hilabetez proba sakonak egin ondoren", gaixotasun neurodegeneratiboa duela jakinarazi diote medikuek, "hasierako etapako" sintomekin. "Pentsa dezakezuen bezala, albistea zaila da onartzen", dio Menak bideoan.
"Nire bizitzan konplexuak diren partitura asko zuzendu ditut", esan du, eta une honetan "zailenari" aurre egingo diola. Hala ere, familiaren, lagunen eta medikuen laguntzarekin, gaixotasunaren "aurrerapena geldiarazteko baliabide guztiak" hartu ahal izango dituela eta tratamenduaren eraginkortasuna bermatu ahal izango duela nabarmendu du.
Bitartean, halaber, lanean jarraituko duela esan du, "atseden handiagoa hartuz". "Nolanahi ere, indar eta gogo handia dut aurrera egiteko".
Good morning. In this video I would like to share an update with you about my health. The news is difficult to digest, but I want to reassure you that I feel well. I will continue to work, and I look forward to seeing you in concert halls soon. Take care of yourselves! pic.twitter.com/5eoMMP2C5U
— Juanjo Mena (@maestromena) January 24, 2025