⛅ EGURALDIA

Estaltzera joko du

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 24a

Argazkia: JUNE GALLEGO

Zeru grisak izango ditugu aurrean, eta asteburuan ekaitzak izan ditzakegu.

Ostiralak zeru hodeitsuak eskainiko dizkigu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Baina batez ere hegoaldeko haizeari adi egon beharko zaio: Arabarako abisurik eman ez duten arren, Eolo nahiko azkar ibiliko da —Bizkairako abisu horia ezarri dute—. baten ere lurraldearen iparraldean: haize boladak 80-100 km/h ingurukoak izan daitezke, eta 60 km/h ingurukoak haizegune ez direnetan. Tenperaturek zertxobait gora egingo dute, Gasteizen 6 eta 15 gradu artean ibiliko direlarik.

Asteburuan zeruak ez dira asko garbituko, eta gehienetan hodeitza mantenduko da. Are, larunbatean ekaitzak jo dezake, eta euria egiteko probabilitatea %90era iritsiko da, AEMETen arabera. Igandean, berriz, euria batez ere arratsaldean metatuko da. Goizez lainoak agertuko dira, eta tenperatura minimoek pitin bat beherago ibiliko dira. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 3-14 eta 3-13 gradu arteko aldeak espero dira hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago