Gaur zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, eta, Euskalmeten arabera, euri txikia egingo du. AEMET, bere aldetik, baikorragoa da, eta hodeiak eta ostarteak aurreikusi ditu Gasteiz ingururako. Haize ahula izango dugu, egunean zehar hego osagaia izango duena, baina gau partean ipar-mendebaldekoa hartuko duelarik. Bolada gogorrak izan ditzake, halere. Tenperaturei dagokienez, 4 eta 13 gradu artean mugitiko dira.
Biharko ere, bi agentziak ez dira ados jartzen. Euskalmetek dio zerua tarteka hodeitsua egongo dela, erdi eta goi mailako hodeiekin, baina AEMETen arabera hodeitza izango da nagusi. Eolok hegoaldetik edo hego mendebaldetik egingo du ufa. Tenperaturek gorago egingo dute, 6 eta 15 gradu artean egongo direlarik.