⛅ EGURALDIA

Hodeitzak erreleboa hartuko du

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 22a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak nagusituko dira, eta gaur gauean zein bihar goizean euria izango dugu.

Astearen erdira iritsita, gaurkoan ere zeru oso hodeitsuak nagusituko dira, eta gauean euria egingo duela iragarri dute. Egunean zehar han-hemenka euri txikia egin dezakeela ere aurreratu du Euskalmetek. Azken egunetan bezala, hegoaldekoa izango da haize ufadetan gehien nabarituko den osagaia. Tenperaturei dagokienez, atzokoen antzera ibiliko dira, Gasteizen 6 eta 15 gradu arteko aldea izango dutelarik.

Asteazken gauean hasitako euria ostegun goizera luzatuko da. Oro har, goizean zeruak oso hodeitsu edo estalita jarraituko du, baina arratsalderako ostarteak zabalduko direlakoan daude honetara dedikatzen direnak. Eolok norabidea aldatuko du, eta gehienetan iparretik egingo du ufa, arratsaldearekin batera hegoaldeko osagaia berreskuratuko duen arren. Tenperaturetan, jaitsiera nabarmena gertatuko da, hainbat gradukoa: minimoak 2 graduren bueltan egongo dira, eta maximoak ez dira 11 gradutik pasako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago