⛅ EGURALDIA

Goibel, baina epelago

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 21a

Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Patroi bereko bi egun ditugu aurrean: zeru hodeitsuak, euri txikia egiteko aukerarekin, baina izotza sortzeko aparteko arriskurik gabe. 

Zeruak hodeitsu edo oso hodeitsu segituko du gaur, eta, hori gutxi ez balitz, lehen partean euri txikia egin dezake. Ez dirudi momentuz elur bidezko prezipitaziorik egongo denik. Eolo hego-mendebaldean finkatuta mantenduko da, ahul-bizi. Tenperaturek hobera egingo dute, Gasteizen 4 eta 13 gradu arteko alde termikoarekin.

Biharko, ez da aldaketa larregirik espero, zerua hodeitsu egongo baita. Bezperan bezala, euri txikia egin dezake zenbait lekutan. Hego osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, beste behin. Tenperaturek pittin bat gorago egingo dute, eguneko tartea 5 eta 15 gradu artekoa izango baita

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago