⛅ EGURALDIA

Elurragatiko abisua

Erredakzioa 2025ko urt. 20a, 08:34

Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Egun hodeitsua izango dugu aurrean. Elur kota 800-1000 metroren bueltan kokatu dute.

Azken egunekin alderatuz, aldaketa dakar astelehenak. Goiz lanbroarekin hasiko da eguna, baina Lorenzo ez da gehiegi erakutsiko, bereziki goizean zeru hodeitsuak izango ditugulako. Are, goizean zehar euri txikia egin lezake. Haizea hegoaldetik ariko da gehienetan, ahul-bizi. Euskalmetek goizeko hamarrak arteko abisu horia emana du, elurragatik: kota 800-1000 metro inguruan egon daiteke. AEMETen arabera, ordea, 1300 metroren bueltan kokatuko da. 1 eta 11 gradu arteko alde termikoa egongo da Gasteizen, baina sentsazio termikoa -3 gradura iritsiko da.

Biharko ez da aldaketa nabarmenik espero, zeru hodeitsuak iragarri baitituzte. Egunaren lehen partean euria egin dezake. Haizean ere ez da aldaketarik egongo, hego-mendebaldetik ariko delako, ahul-bizi. Tenperatura jasangarriagoak izango ditugu, eguneko tartea 4 eta 13 gradu artean kokatu baitu AEMETek

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago