Lainoekin hasiko da eguna, eta, zenbait tokitan, horiek iraunkorrak izan daitezke. Gainerakoan, ostiral nahiko gardena izango dugu, hodei gutxirekin. Eolo hego osagaitik ariko da, ahul-bizi. Azken egunetan egin izan duten bezala, goizeko hamarrak arte abisu horia ezarri dute muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Gaur -2 eta 11 gradu arteko aldea izango dugu, Gasteiz erreferentzia hartuta.
Biharko ere abisu hori berdina mantendu dute, eta, tenperaturei begira, litekeena da igandean ere berdina gertatzea. Oro har, asteburu argitsua iragarri dute, goizean goizeko lanbroekin. Aipatu bezala, hotza mantenduko da, eta izotzari adi egon beharko zaio. Bi egunetan tenperatura minimoa -1 gradukoa izango da hiriburuan; maximoak, berriz, hurrenez hurren, 12 eta 11 gradukoak izango dira bihar eta etzi.