Gasteizko saltoki historiko batek agur esango du hilabete amaieran. SER irratiak aurreratu duenez, "arrazoi pertsonalak" tarteko, urtarrilaren 31n itxiko dute San Prudentzio kaleko Caracola komiki denda ezaguna, komikizaleentzat erreferentziazko txokoa izan dena.
"Penaz" itxiko dute denda, Pablo Gorosabel saltzaileak irratiari esan dionez, besteak beste, erabakia ez baita salmentengatik izan. 30 urtetan "kolore guztietako egoerak" ikusi dituela gogoratu du, liburu salmenta ez doa hobera, baina arrazoi hori ez da erabakiorra izan, "pertsonala baizik".
Etorkizunean komikiari lotutako jarduerekin jarraitu nahi duela iragarri du Gorosabelek.