⛅ EGURALDIA

Hotzak segida izango du

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 14a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzoko patroi berdina jarraituko dute datozen bi egunek: hotza izan arren, giro eguzkitsua gailenduko da.

Goizean goizeko lainbro eta lainoekin hasiko da eguna, eta, horiek desagertzean, Lorenzo nagusituko da. Haizeak mendebaldetik egingo du ufa, aparteko indarrik gabe. Eguzkiaren lana ez da asko igarriko tenperaturetan, ordea -3 eta 9 gradu arteko aldea egongo baita hiriburuan. Hori dela eta, gaukorako ere abisu horia errepilkatu dute goizeko hamarrak arte, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik.

Ostegunean, egoera oso antzekoa izango da. Lainoak jasotzean, giro eguzkitsua errepikatuko da, arratsalde partean goi hodei batzuk agertuko diren arren. Haizea iparretik ariko da. Tenperaturak oso antzekoak izango dira, alde termikoa -2 eta 10 gradu artean ibiliko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago