⛅ EGURALDIA

Hotz handiko egunak

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura oso baxuak izango ditugun arren, badirudi Eguzkia gailenduko dela gaur zein bihar.

Lanbro eta lainoarekin hasiko da astea. Horiek altxatu eta gero, ordea, zeru nahiko oskarbiak geratuko dira, hodei gutxirekin. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Arratsaldean ipar osagaian finkatuko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturak amilduko dira gaurtik aurrera: astelehen honetako eguneko tartea Gasteizen -2 eta 6 gradu artekoa izango da. Horiek direla eta, Euskalmetek abisu horia eman du, goizeko hamarrak arte.

Biharko iragarpena bide beretik doa: goizean lanbroak izango ditugu, baina gero nahiko garbi geratuko bide da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta tenperatura minimoak are gehiago jaitsiko dira. Momentuz biharko abisurik eman ez duten arren, nahiko argi dago errepikatuko dutela, izotza sortzeko aukera asko egongo direlako: eguneko tartea -3 graduan hasi eta 9 gradura baino ez da igoko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago