⛅ EGURALDIA

Igandean, oskarbi

Erredakzioa 2025ko urt. 10a, 07:53

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun hodeitsua izango dugu, eta giro goibela larunbatera arte luzatuko da. Igandean, berriz, argitzera joko du.

Goiz lanbroarekin hasiko da ostirala. Lehen partean, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsaldean hodeiak pikatuko dira, oso hodeitsu geratu arte. Azken egunetako osagaian egongo da Eolo, hego-mendebaldean. Ufada gogorrak izan ditzake, eta, zenbait tokitan, are gogorragoak. Termometroetan, 7 eta 16 gradu arteko aldea ikusiko dugu.

Asteburuari dagokionez, larunbatean zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria egin ahal izango du, zaparrada txiki edo ertainekin. Egunaren azken orduetarako elur kota 1.400 metroren bueltan egongo da, eta, tenperaturak, 5 eta 12 gradu artean mugituko dira Gasteizen. Igandean, berriz, pixkanaka hodeiek gutxitzera joko dute, arratsaldean oskarbi geratu arte. Egun horretan, alde termikoa 0 eta 7 gradu artekoa izango da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago