Aldunditik iragarri dutenez, Bilbo eta Gasteiz arteko autobus bidaiak egun baino %20 merkeagoak izango dira Bat, Barik eta Mugi txartelen bidez ordainduta, eta linea berri bat izango da Arabako hiriburua Foronda eta Loiuko aireportuekin lotzeko. Aurreikuspenen arabera, urte erdialdean jarriko dute abian.
Emakida berriarekin, Gasteiz eta Bilbo arteko txartel arrunta egungoa baino %19,8 merkeagoa izango da. Txartel arruntak 7,45 euroko prezioa du gaur egun; emakida berriko txartel arruntaren prezioa, berriz, 5,98 euro izango da. Gainera, Bat, Barik eta Mugi txartelekin ordaindu ahal izango da, eta txartel arruntean %20ko deskontua egingo da. Beraz, txartel horiekin Gasteiz eta Bilbo arteko bidaiaren prezioa 4,78 euro izango da.
Ordutegi batzuk aldatuko direla ere iragarri dute, maiztasun konstanteagoa eskaintzeko eta zerbitzua eguneko azken orduetara zabalduko dute, batez ere ostiral eta larunbatetan: egunero 23:00ak arte bi noranzkoetan, eta ostiraletan eta larunbatetan 00:00ak arte.
Loiura autobusa
Gasteiz/Foronda/Loiu linea berriari dagokionez, Bizkairako ibilbidea Goya gasolina zerbitzugune zaharrean hasiko da, Florida parkearen ondoan, erdiguneko hotelei eta turismo ostatuei zerbitzua emateko. Hurrengo geltokiak Gasteizko autobus geltokia, Foronda eta Bolueta (Bilbo) izango dira, eta Loiuko aireportuan amaituko da bidaia. Autobusek Forondan eta Boluetan geldialdia egingo dute, baldin eta aldez aurretik erositako txartela duten bidaiariak badaude. Halakorik ez badago, zerbitzua zuzena izango da Gasteiztik Loiura.
Hasierako eskaintzan, egunean noranzko bakoitzeko bederatzi zerbitzu izango dira irailetik ekainera bitartean, eta noranzko bakoitzeko hamahiru uztailean eta abuztuan. Loiura doan lehen zerbitzua 04:45ean izango da eta azkena 21:45ean; Gasteizera doazen lehen eta azken zerbitzuak, berriz, 06:30ean eta 23:30ean izango dira, hurrenez hurren. Gasteiz eta Loiuko aireportuaren arteko txartelaren prezioa 15 eurokoa izango da, familia ugarientzako deskontuekin. Proiektuan aurreikusitakoaren arabera, 1,3 milioi pertsona baino gehiagok erabiliko dituzte emakida bateratuko sei lineak lehenengo urtean, eta haietatik 100.000 baino gehixeagok Gasteiz/Foronda/Loiu linea berria erabiliko dute. Aurreikusi da sei lineen eskaria pixkanaka haziko dela emakida bateratuaren hamar urteetan, eta aldiaren amaieran urtean 1,4 milioi bidaiariko zifra gain