Lurralde gehienean zeru hodeitsuak mantenduko dira egunaren erdialdean, baina goizean eta gauean hodeiak tarteka baino ez dira azalduko. Egotekotan, euri txikia egin lezake. Eolok hego-mendebaldeko osagaiari eutsiko dio, eta bolada gogorrak izango ditu. Haizeguneetan are gogorragoak izango dira. Ez dugu gehiegizko hotzik izango, tenperaturak 6 eta 13 gradu artean ibiliko direlako.
Ostiral goizean lanbroa ager daiteke, eta egunaren lehen partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeitza handituko da. Haizea azken egunotako joeran mantenduko da, hego-mendebaldetik ufa eginez, bolada gogorrekin. Tenperaturek zertxobait egingo dute gora, eguneko tartea hiriburuan 7 eta 15 gradu artean geratuz.