Arabarron memoria

Espainiako Gerraren hondamendia, irudietan

Erredakzioa 2025ko urt. 8a, 12:11

'Villarruinas. Gerra Zibileko ondare galerak eta suntsipenak Araban' erakusketa birtuala zabaldu du PhotoAraba Arabako Artxiboak. Hamar argazki bildu ditu, inoiz ikusi gabeak.

Espainiako Gerran Araba osoan gertatu ziren eraikin erlijiosoen eta zibilen suntsiketak, baina batez ere Legutio eta Zigoitiako inguruak izan ziren hondamendi horren lekuko nagusiak. Legutio hain suntsituta geratu zen non Villarruinas ezizena jarri baitzioten.

German Ruiz Llano idazleak errealitate horren inguruko argazkiak aukeratu ditu eta testuak landu. PhotoAraba Arabako Artxiboaren webgunean ikusgai dago hamar argazkien sorta, 'Villarruinas. Gerra Zibileko ondare galerak eta suntsipenak Araban' titulupean. "Erakusketak ahanzturatik atera eta dokumentatzen ditu gertaera ikaragarri haiek, Arabako Artxiboan gordeta eta inoiz ikusi gabeak diren argazki batzuen bidez".

1937. urte inguruan hartutako argazkiak dira guztiak. Legutioko San Blas eliza, hilerriko kaperaren barrualdea; Muruako San Andres eliza; Elosuko Done Mikel Goiangeruaren eliza; Lantenoko Uretako zubiaren hondakinak eta zutabeak; edo Laudiko Licorería Tejada eta Cia Sucesor eta inguruak jasotzen dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago