Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, baina eta bereziki arratsaldearen hasieran ia-ia estalita geratuko da, euria egiteko aukerekin. Eguneko protagonista haizea izango da, eta alerta laranja ezarri dute horregatik. Eguerdira arte hego-mendebaldeko haizeteek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, batez ere mendi inguruetan. Haizegune ez diren tokietan, berriz, 80 km/h-ko abiaduretara iritsi daiteke. Tenperaturei dagokienez, atzokoak baino dezente epelagoak izango dira, egunaren alde termikoa 10 eta 14 gradu artekoak izango baita.
Ostegunean zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du, eta arratsaldean euria bota dezake. Egunaren hasieran haize gogorra mantenduko da, informazio hau idazteko unean momentuz Euskalmetek abisurik eman ez duen arren. Tenperaturak beste behin ere beheranzko joeran jarriko dira, Gasteizen 5 eta 11 gradu artean mugituko direlako.