⛅ EGURALDIA

Hodeitsu eta, momentuz, hotz

Erredakzioa 2025ko urt. 7a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeitza handituko da egunak aurrera egin ahala, eta hotza izango dugu. Biharko, ordea, tenperatura minimoek nabarmen egingo dute gora.

Hasierako orduetan eutsiko badio ere, eguerditik aurrera hodeiak pilatuko dira, oso hodeitsu geratu arte. Noizean behin euria egin dezake. Eolo hego-mendebaldetiko ufadak izango ditu, eta batez ere egunaren bigarren partean nahiko zakar ibiliko da. Tenperaturak nahiko baxu mantenduko dira, eguneko alde termikoa 1 eta 11 gradu artekoa izango baita.

Biharko antzeko agertokia marraztu dute meteorologoek, egunak aurrera egin ahala hodeitza handitzen joango delako. Goizean hodei batzuk baino ez ditugu izango, baina arratsaldean oso hodeitsu geratuko da, euria egiteko aukerekin. Haizea hego-mendebaldeko osagaian mantenduko da, eta ufada indartsuak izan ditzake. Tenperaturetan aldaketa nabarmena egongo da, batez ere minimoak asko igoko direlako: eguneko tartea Gasteizen 9 et 13 gradu artean ibiliko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago