⛅ EGURALDIA

Ufadak izango ditugu

Erredakzioa 2024ko abenduaren 19a

Argazkia: NAIA GALLEGO

Beste behin hodeiak etorriko zaizkigu, baina orduotako protagonista Eolo izango da.

Beste behin, goiz lanbroarekin hasiko da eguna, eta, ondoren, hodeitsu geratuko da. Goizetik aurrera hasiko dira pilatzen hodei horiek. Batez ere arratsaldean euria egiteko arriskua egongo da. Haizeari adi ibili beharko zaio, oso gogor ariko baita. Abisu horia emana dute arratsalderako: haizeteek 100 km/-h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. Tenperaturak nahiko epel mantenduko dira, eguneko tartea hiriburuan 4 eta 14 gradu artekoa izango delarik.

Haizeagatiko abisu horia ostiraleko ordu txikiak arte indarrean egongo da, Eolok gogor jarraituko baitu, iparretik eta ipar-mendebaldetik. Gainerakoan, zeruak hodeitsu jarraituko du, eta euri txikia egingo du. Tenperatura maximoak amilduko dira, eguneko alde termikoa 4 graduan hasi eta 8 gradura besterik ez baita igoko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago