Atzokoan ez bezala, gaur giro eguzkitsua erabat gailenduko da. Dena dela, hori batez ere goizean eta arratsaldeko lehen orduetan izango da, arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugarituko direlako. Haizea hegoaldeko osagaian geratuko da, eta bolada gogorrak izan ditzake. Azken egunetan baino tenperatura dezente epelagoak izango ditugu, eguneko tartea Gasteizen 6 eta 16 gradu artekoa izango baita.
Osteguna lanbroekin hasiko da, eta, ondoren, zerua hodeitsu egongo da. Euri txikia ere egin lezake, batez ere arratsaldean. Eolok hegoaldetik joko du, eta bolada oso gogorrak izango ditu. Tenperaturek eutsiko diote, 4 eta 14 gradu artean mantenduz.